Zuretzat
Aktibo izan nahi?
Seme-alaben eskola orduz kanpoko jarduerak aukeratzerakoan
Guraso askok garrantzitsua dela badaki eta seme-alaben ikasketen hizkuntza aukeratzerakoan euskaraz ikas dezaten nahi du. Haur eta nerabe batzuentzat ikastetxea da euskararekin duen lotura bakarrenetakoa edo garrantzitsuena, familia edo lagunartean ez dutelako aukerarik edo ohiturarik. Baina horrek euskara eskolarekin bakarrik lotzea ekar dezake eta eskola girotik kanpo euskara ez erabiltzeko joera. Aktibo izan nahi baduzu, garrantzitsua da zure seme-alabek eskolatik kanpo egiten dituen jarduerak ere, aisialdikoak, kirol arlokoak… etab. euskaraz izatea. Gida honetan Buruntzaldean 16 urte bitarteko haur eta nerabeentzako hainbat jarduera aurkituko dituzu, guztiak euskaraz.
Informazioa herriz herri jarduera-motaren arabera dago antolatua: aisia, akademiak, dantza, bertsolaritza, kirola eta beste hainbat jarduera ageri dira, bata bestearen ondoan sailkatuak. Horrez gainera, herriko informazioaren amaieran, erakundeen zerrenda aurkituko duzu, informazio zehatzago eskatu nahiko bazenu ere.
> Hau gidaren seigarren edizioa da, baina gehiagotan eta hobeto egitea nahiko genuke. Horretarako, ordea, beharrezkoa da zuk zeuk ere parte hartzea.
Gidako jardueraren bat aukeratu eta gero, ikusten baduzu errealitatean ez dela euskaraz egiten edota informazioan edo zerbitzuan hutsuneren bat dagoela, eskertuko genizuke dena delako okerra Udaleko Euskara Zerbitzuari jakinaraztea.