Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Zuretzat

Aktibo izan nahi?

GPS-a daukat edo erosi behar dut

Pixkanaka-pixkanaka, gero eta gehiago dira teknologia berrien esparruan euskaraz ere erabil daitezkeen aplikazioak eta tresnak, baita GPSren kasuan ere.

Berria erostera baldin bazoaz, TwoNav GPSa da programan euskara txertatua duenetako bat, Azpeitiko Udal Euskara Patronatuaren eta Loiolako Herri Irratiaren laguntzarekin euskaratua izan dena.

Ezaugarriak: mendirako eta autorako balio du, ordenagailu pertsonaletan, PDA-tan zein telefono mugikorretan erabilgarria den softwarea eta aplikazioak eskaintzen ditu, IPhone-rako ere erabilgarri dago, eta Symbian sistema eragilerako aplikazio baliagarria ere eskaintzen du. GPS honek, mapa eskaintza zabalarekin batera, erabiltzaile bakoitzari egindako ibilbideen gainean mapak sortu eta gordetzeko aukera ere eskaintzen du.

Nola erabili euskaraz

Euskarazko bertsioa programan bertan dator integratua; instalatzaileak, aldiz, ez du hizkuntza aukeraketan euskararen aukera ematen, horregatik instalazioa burutu ondoren, honako pausoak jarraituta erraz erabili ahalko duzu programa euskaraz:

  • Ezarpenetara joan.
  • Ezarpenen barruan, Sistema aukeratu eta
  • Sistema karpetaren barruan, Hizkuntzara jo. Hor irekitzen den menuan dago euskararen aukera. .

TwoNav-en bertsio berria prestatzen ari dira eta, arduradunek aurreratu dutenez, bertsio berri horretan mapa digitaletako edukiak ere euskaraz agertuko dira.

Tom-tom GPSa baldin baduzu berriz, nabigatzailea euskaraz erabili ahal izateko Eibar.org-koek euskaratutako fitxategiak norberak kopiatu behar ditu.

Nola instalatu

Eibar.org-eko kideak arduratu dira grabazioaz eta fitxategien moldaketaz. Sortu diren lau soinu-fitxategiak eibar.org/materixala/tomtom-gps-a-euskaraz-jarri helbidean daude eta bertatik deskargatu daitezke. Eibar.org-eko lagunen esanetan, printzipioz behintzat TomTom markako GPSentzat bakarrik balio dute ahots fitxategiek, baina inork lortzen badu beste GPS marka batean martxan jartzea, eskertuko dute informazio hori, beste erabiltzaileak ere jakinean egon daitezen.

Ahots fitxategiak deskargatu eta nabigatzailean erabilgarri ezartzeko, honako pausoak jarraitu behar dira:

1. Deskargatu nahi duzun ahotsaren fitxategia (lau daude aukeran). ZIP formatuan konprimituta daude.

2. Erauzi ZIP formatuko fitxategi hori. Barnean hiru fitxategi aurkituko dituzu, .chk, .bmp eta .vif luzapenekin.

3. Lotu USB bidez zure TomToma ordenagailura eta bilatu TomTom-aren barruan voices karpeta.

4. Kopiatu lehen erauzitako hiru fitxategi horiek voices karpetara.

5. Deskonektatu GPSa ordenagailutik, piztu eta aukeratu ahots berria

Batua eta euskalkiak

TomTom nabigatzailerako aukeran jarri diren euskarazko lau ahotsen artean badaude ezberdintasunak, grabazio batzuetan euskara batua erabili delako eta, aldiz, beste batzuetan euskalkiak, Eibarkoa eta Elgetakoa, hain zuzen ere.

Deskargarako fitxategiekin batera, ahots bakoitzari dagokion soinu lagin bana ere jarri dute sarean Eibar.org-ekoek, mp3 formatuan.

Osorik irakurtzeko (erabili.com)

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil