Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Zuretzat

Aktibo izan nahi?

Gidabaimena atera nahi dut

Buruntzaldean gidabaimena euskaraz ateratzeko dauden aukeren eta mugen berri duzu gune honetan. Askotan entzun izan dugu zailagoa dela azterketa euskaraz egitea, material egokirik ez dagoela, ikasten dena eta azterketa ez datozela bat, etab. etab.

Pauso batzuk eman dira arlo honetan ere eta gaur egun material egokia dute Buruntzaldeko autoeskoletan teorikoa ikasteko eta prestatzeko. Azterketako testak bat datoz guztiz autoeskolan erabiltzen direnekin, eta azterketa euskaraz egiteko ez dago inolako zailtasun gehiturik. Zer egin behar dut?: autoeskolara joan eta prestakuntza eta azterketa euskaraz egin nahi dituzula adierazi. Autoeskolan orri bat betearaziko dizute. Orri horretan markatu behar duzu azterketa zein hizkuntzatan egin nahi duzun. Prestaketarako, berriz, autoeskolak zure esku jarriko ditu euskarazko testak eta gainerako materialak.

Ikasgai bat entzun nahi?

Ikus bideoa (auto eskoletan eskaintzen den AEOL-en programatik hartuta).

Buruntzaldeko autoeskolak:

Saria jasotzeko aukera: ikus diptikoa

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil