Zuretzat
Aktibo izan nahi?
Euskarazko menua duen telefonoa erosi nahi dut
Sakelako telefonoa, mugikorra edo segapotoa, edozelan deitzen diozula ere, bere menua euskaraz izatea eta ahotsa euskaraz entzun nahi baduzu, 2007. urteaz geroztik hori posible da, Eusko Jaurlaritzak eta hainbat telefonia operadore nahiz fabrikatzailek lankidetzarako bi hitzarmen sinatu baitzituzten, telefonia mugikorraren arloan euskararen erabilera sustatzeko.
Hori, hala ere, ez da beti erraza gertatzen, telefono-saltoki gehienetan informazio horren berri ez dutelako izaten, eta ez duzu aurkituko ere telefonoen ezaugarrien artean, ez eskuliburu, ez bestelakoetan.
Salbuespenak badira, ordea, eta, guk dakigula, bada telefono-saltoki handi bat, Media Markt, agerian jartzen dituena telefono ezaugarriak, eta horien artean hizkuntzarena agertzen da, nahiz eta informazio guztia gaztelaniaz ipintzen duen. Beraz, telefonoaren ezaugarrien artean aurkituko duzu EUSKARA: SI edo EUSKARA: NO
Hortaz, telefonoa erosterakoan, gehienetan, telefonoak dituen hizkuntza aukerak ezagutzeko bide bakarrenetakoa telefonoa abiaraztea da, aukeratu duzun modeloak zein eskaintzen dituen ikusteko. Hala ere, kontuan hartu 2007. urtea baino lehenagoko telefonoetan ez dela aukera hori egoten eta telefono berriagoetan, berriz, Alkatel, Nokia, Samsung, Sony Ericsson eta Motorola markakoetan topa dezakezula euskararen aukera, horiek baitira euskara erabiltzeko hitzarmena sinatu zuten etxeak, eta nekez beste marka batzuetan. Gauzak horrela, eskertzekoa litzateke arlo honetan erosleok eman dezakezuen informazio osagarria: hemen adierazitakoez gain beste markaren batean euskararen aukera topatu baduzue, telefonoa abiarazi gabe hizkuntzaren aukera ezagutzeko beste moduren bat ezagutzen baduzue, zein telefono marka zehatzean dagoen aukera eta zeinetan ez…