Zuretzat
Aktibo izan nahi?
Erosketak egitera noa
Buruntzaldeko dendariek ahalegin ugari egin dute beren dendetan euskararen presentzia handitzeko. Arrandegi, harategi, fruta denda, ile-apaindegi, jatetxe, okindegi...gehienak prest agertu dira beren produktuen izenak euskaraz jartzeko. Bezeroen txanda dugu orain, bezerook, gure erosketak egiterakoan, euskaraz eskatzeko txanda.
Gehienetan aurkituko duzu euskaraz erantzungo dizun dendaria, eta, gainera, arrainen, haragi zatien nahiz fruten izenak euskaraz ikasteko aukera izango duzu.
Gerta liteke dendariak ondo ez jakitea euskaraz. Lasai, esango dizu, eta zu saiatu mantsoago hitz egiten, baina ez aldatu hizkuntzaz, behar-beharrezkoa ez bada. Buruntzaldeko dendari askok, gehienek, ulertzen dute euskaraz.