Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

AGENDA

Izaro

2022-12-30 · Kontzertua Kiroldegiko pistan 22:00 · Hernani

Izaro

Izaro Andres kantari mallabitarra sona handia hartu zuen Om bere lehen diskoarekin 2016an eta ordutik arrakasta handia lortu du Euskal Herrian zein atzerrian. Proposamen zabala eskaintzen du kontzeptuari eta estiloari dagokionez, sormenari aurreiritzi edo mugarik jarri gabe eta euskara, ingelesa eta gaztelania erabiliz. Pop-a, folk-a, melodia geldoak... topa ditzakegu bere disko eta emanaldietan.

Orain Limones de invierno lanarekin, kolore, usain, tenperatura eta kontraste kitzikagarriak eskainiko ditu Izarok, disko berriak egun eguzkitsuak argitzen dituzten argi zitrikoak jasotzen baititu, neguko errekak estaltzen dituzten behe lainoekin batera.

Izaro Andres: ahotsa

Garazi Esnaola: teklatuak

Oriol Flores: bateria eta perkusioak

Julen Barandiaran: baxua

Iker Lauroba: gitarra

Sarrerak 15€

 

SARRERAK EROSTEKO LOTURA >
Argazkia

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil