Usurbil
Umorea euskaraz egiteak saria du 'Motxian Eby' esketx lehiaketan
2015/10/28 - Iruzkinak: 0
12-16 urte bitarteko gazteen euskarazko esketx onena sarituko da Buruntzaldea eta Oarsoaldeko eskualdeek antolatutako Motxian Eby esketx lehiaketaren bitartez
Motxian Eby lehiaketako parte-hartzaileek euskaraz esketxak, Stop Motion edota Meme teknikak erabiliz egindako lanak aurkeztu beharko dituzte.
Ekimen honen bitartez, gazteen artean euskararen erabilera sustatu nahi dute, hizkuntza alor guztietara eramanaz, umorearen alorrera zabalduz.
Esketxak euskaraz eginak izan behar dira, abestutako nahiz idatzitako edo hitz egindako pasarteetan. Gutxi gora-behera minutu bateko iraupena izan behar dute eta edozein gailurekin grabatu daitezke: eskuko telefonoa, bideo kamera, tablet-a, argazki makina…
Esketxak aurkezteko epeak urriaren 15etik azaroaren 15era iraungo du. Lanak e-postaz edo Whatsapp bidez aurkeztu ahal izango dira.
Epaimahaia
Eskualde bakoitzeko sari nagusia internautek bozketa irekian emaniko bozka kopuruak erabakiko du. Bozka gehien hartzen dituzten lanek irabaziko dute sari nagusia. Herri bakoitzeko lanik onenaren sariak ere bozketa horretatik aterako dira. Bigarren saria berriz, epaimahai kualifikatu batek emango du eta ikus-entzunezkoaren exekuzio teknikoa, karakterizazioa, umorea, gidoia edo letra baloratuko ditu. Eskualde bakoitzeko bi sari egongo dira: bideo onenak 300€ jasoko ditu eta bigarrenak 200€. Herri bakoitzeko saria aldiz, 50 eurokoa izango da.
Lehiatuko diren esketxak, ikusgai jartzen joango dira www.motxianeby.eus webgunean, eta azaroaren 18tik aurrera bozkatu ahal izango dira. Irabazleak abenduaren hasieran emango dira ezagutzera.
Lehiaketari buruzko informazio guztia www.motxianeby.eus webgunean eta eskuorrian ikus daiteke.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.