Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Usurbil

UEU-ko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute

2014/05/26 - Iruzkinak: 0

Eibar, Baiona eta Iruñeko ikastaroetan parte hartzeko uztailaren 13a baino lehen eman behar da izena

Aurtengo Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan matrikula egiteko epea zabaldu dute. Ikastaroetan izena eman nahi duenak, uztailaren 13a baino lehen egin beharko du matrikula.

Ikastaro guztiak Eibar, Iruñea eta Baionan izango dira eta guztira 38 ikastaro eta lau jardunaldi antolatu dituzte. Besteak beste, artea eta musika, ingeniaritza eta teknologia, giza zientziak, gizarte zientziak eta zientzia arloak landuko dituzte aurtengo Udako Euskal Unibertsitatean.

Ikastaroei buruzko informazio gehiago UEU-ko web orrialdean aurkituko duzu.

Buruntzaldeko udalek dirulaguntzak ematen dituzte ikastaro horiek egiteko. Informazio gehiago hemen.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil