Usurbil
'Udazkena' eta 'Euskal euria' esketxak izan dira Motxian eby-ko saridun nagusiak
2015/12/18 - Iruzkinak: 0
Astigarragan izandako sari banaketa ekitaldian bildu dira lehiaketako irabazleak
Sari nagusia Usurbilgo Udazkena esketxak eskuratu du eta epaimahaiaren saria berriz, Euskal euria bideoaren egileek eraman dute. 300 eta 200 euroko sariez gain, herri bakoitzeko bideo onenak 50 euroko sariak eskuratu ditu. Lasarte-Oriako bideo onenaren saria KMK2015 bideoak lortu du, Usurbilgoa Plastifikatuak taldeak eta Astigarragakoa berriz, Euskal euriak eraman du. Hauxe izan zen epaimahaiak saridunei egindako aipamena:
Bigarren urtez jarraian, Motxian eby esketx lehiaketa antolatu du Oarsoaldea eta Buruntzaldean gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko asmoarekin eta gazteak pozik agertu dira egitasmoarekin.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.