Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Usurbil

Ondarroako esaerak lau haizetara!

2015/12/09 - Iruzkinak: 0

Aire globun, demasa, dra eta tankerako hainbat esamolde jaso ditu ‘Ahuakemonala’ egitasmoak herritarrekin batera garatutako aplikazioan

Ondarroako Udalak, herriko beste hainbat eragilerekin batera, Ondarroako esaerak eta hitzak biltzen dituen aplikazio bat garatu du: Ahuakemonala, mugikor eta tabletetan erabiltzekoa. “Herriko Euskara Plana prestatzean argi ikusi genuen esaera-bildumak eginak genituela, baina erabiltzaileen eskura ipini behar zirela, eta, hain zuzen, egitasmoa eta aplikazioa bera horrexetara datoz: gure berbak eta esaerak plazara atera, gazteengana iritsi eta teknologia berriak erabili.” aipatu du Eneritz Basurko euskara zinegotziak.

Aplikazio berri honetan, Ondarroan erabiltzen diren 600dik gora esaera eta hitz berezi batu ditu Ahuakemonala egitasmoak.

Informazio gehiago Ahuakemonala webgunean.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil