Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Usurbil

Martxoaren 21 eta 22an pasako da Korrika Buruntzaldetik

2015/01/26 - Iruzkinak: 0

Euskahaldun! lemapean, Urepeletik Bilbora arituko dira korrika milaka euskaltzale martxoaren 19tik 29ra bitartean.

Bi urtetik behin AEKk euskararen alde ospatzen duen ekimenaren 19. edizioa izango da aurtengoa. Urepeletik abiatuko dira martxoaren 19an eta Euskal Herriko herrietan barrena joango dira martxoaren 29an Bilbon amaitu arte.
Buruntzaldeko herrietatik ere pasatuko da Korrika. Martxoaren 21ean, larunbata, Andoainen sartuko da goizeko 9:01ean, Adunatik datorrela. Andoaindik Urnietara joan eta Hernani eta Astigarragatik pasako da. Handik Errenteriarantz joko du.
Hurrengo egunean, martxoaren 22a, igandea, Donostiatik pasa ondoren Lasarten sartuko da Korrika 12:31an eta Oriorantz joko du handik.

Ibilbide osoa hemen ikusi daiteke.

 

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil