Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Usurbil

Gidabaimena euskaraz

2017/06/01 - Iruzkinak: 0

Azken urteotan bezalaxe, Buruntzaldeko Udalek jarraitzen dute saritzen gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditzea

Animatu nahi dituzte herritarrak, esparru honetan ere, euskara erabil dezaten. 2016an 96 gazte izan ziren gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz prestatu zutenak Buruntzalde osoan, eta aurten gehiago izatea espero dute.

Sariketan parte hartzeko hauexek dira baldintzak:

  • Buruntzaldeko herriren batean erroldatuta egotea.
  • Gidabaimenaren atal teorikoa gainditzea 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitartean Buruntzaldeko autoeskolaren batean.
  • Inprimakia beteta entregatzea egitasmo honekin lankidetzan diharduten autoeskoletan: Andoaingo Bengoetxea eta Mendi; Loiolako Otamendi; Hernaniko Hernani, Lagunak eta Otamendi; Lasarte-Oriako Lasarte eta Mugica eta Urnietako eta Usurbilgo Solozabal auto eskoletan

Parte hartzen dutenen artean zozketa egingo da 2018ko urtarrilean, eta 10 sari entregatuko dira: Andoainen 2, Astigarragan 1, Hernanin 3, Lasarte-Orian 2, Urnietan 1, eta Usurbilen 1. Sariek teorikoaren balioa izango dute, gehienez 400 euro.

Aurki egitasmoaren informazioa jasoko dute etxeetan 2017an 18 urte beteko dituzten gazteek, baina edozein herritarrek eskura dezake informazio hori Buruntzaldeko edozein autoeskolatan.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil