Usurbil
“Euskara partekatzen duguna” dekalogoa aurkeztu dute
2014/12/16 - Iruzkinak: 0
Euskaltzaleen topaguneen mugimenduak aniztasunari buruz duen ikuspegia 10 oinarritan bildu du, eta ikuspegi hori jendarteratzeko helburuarekin, oinarri horiek biltzen dituen “Euskara partekatzen duguna” dekalogoa aurkeztu du Jasone Mendizabalek, Euskaltzaleen Topagunearen zuzendariak, Euskara aniztasunean topaketaren baitan.
Dekalogoak guztion artean partekatzen dugun hizkuntza euskara izatea aldarrikatzen du, Euskal Herrian bizi dugun hizkuntza-aniztasun errealitatea aitortuz eta hori modu positiboan ulertuta. Aurrera begira, dekalogoaren 10 oinarriak bultzatzeaz gain, aniztasuna laneko zehar-lerro izateko asmoa berretsi dute eta herritar orori bidea elkarrekin egiteko gonbidapena luzatu diote.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.