Usurbil
Errenta aitorpena euskaraz. Eraman sari bat.
2016/04/11 - Iruzkinak: 0
Apirilaren 18an hasiko da 2015eko errenta aitorpena egiteko epea, eta ekainaren 25era arte luzatuko da.
Era desberdinak daude errenta aitorpena egiteko, etxera iritsitako autolikidazioa onartuta, zerbitzu mekanizatura joanda edo Internetez eginda. Hiru modalidadeetan duzu euskaraz egiteko aukera.
Buruntzaldeko herrietan %15ek egiten du, batez beste, errenta aitorpena euskaraz. Ahalegin handirik gabe gehitu daiteke kopuru hori Buruntzaldean.
Zure poltsikoak ez du askorik antzemango, oraingoz ez baitu desgrabatzen euskaraz egiteak, baina, jaso dezakezu sari bat albiste hau partekatzen eta zabaltzen laguntzen badiguzu. Saria, bi lagunentzako otordua.
Partekatu albistea
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.