Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Usurbil

Buruntzaldean 103 lagunek atera dute gidabaimena euskaraz

2018/01/31 - Iruzkinak: 0

400 euroko bederatzi sari zozkatu dira gidabaimena euskaraz atera dutenen artean

Buruntzaldeako Udaletako Euskara Departamentuek eskualdeko autoeskolekin elkarlanean gidabaimena euskaraz ateratzen duten herritarrak saritzen dituzte. 2010ean jarri zuten abian ekimena eta ordutik 794 lagunek atera dute gidabaimena euskaraz.

2017an 103 lagunek egin dute euskaraz atal teorikoko azterketa. Euskararen alde egindako hautua eta ahalegina saritzeko asmoz bederatzi sari zozketatu dituzte, 400 euroko saria jaso du irabazle bakoitzak. Hona hemen herriz herri sarituak:

  • Andoain: Elixabet Mendizabal eta Amaia Armendariz
  • Astigarraga: Lierni Roteta
  • Hernani: Xabier Murugarren, Beñat Montero eta Nora Bengoetxea
  • Lasarte-Oria: Alex Salsamendi
  • Urnieta: Andoni Mugica
  • Usurbil: Ekain Manterola
 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil