Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Usurbil

Bertso udalekuetan izena emateko epea zabalik dago oraindik

2015/05/27 - Iruzkinak: 0

Orion eta Muxikan izango dira Bertsozale Elkarteak antolatutako bertso udalekuak

Bertsozale Elkarteak urtero antolatzen dituen bertso udalekuen izan duten arrakasta ikusirik izena emateko epea luzatzea erabaki dute eta jende gehiagok parte hartzeko aukera izango du. Interesa dutenek ekainaren 4ra arte izango dute aukera izena emateko.

Orion eta Muxikan izango dira bertso udalekuak. Orioko txanda 12-14 urtekoei zuzenduta dago eta uztailaren 3tik 12ra izango da egonaldia. Muxikan 9-11 urteko haurrak elkartuko dira abuztuaren 2tik 9ra. Bertso-udalekuetan herrialde ezberdinetako haurrak elkartu eta bertsolariak ezagutzeko aukera izango dute.

Informazioa eta izen ematea, lotura honetan eta 943 694 129 zenbakian.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil