Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Usurbil

Banaiz Bagara elkarteak egitarau zabala prestatu du udara begira

2014/07/18 - Iruzkinak: 0

Azken urteetan bezala, Banaiz Bagara elkarteak antolatzen dituen taldeek eta jarduerek udan ere jarraipena izango dute, udak berak ekartzen duen ukitu berezi eta giro alaitsuarekin.

Uda honetan ere euskara praktikatzeko ordu beteko ibilaldiak proposatzen ditu. Betiko topalekutik abiatuz eta betiko orduan, norabide eta gai ezberdinetako ibilaldiak antolatuko dituzte – herria ezagutzeko, dituen mendiak, baratza, parke edo berdeguneak – batzuetan gai jakin batekin lotuko dira: herriko garai bat, pertsonaia bat…

Ibilaldi horiek udan ere hizkuntza praktikatzeko aukera eskaintzen dute, hiztegi berria ezagutu eta lantzeko eta batez ere, bertako jende euskaldun gehiago ezagutzeko; dena udako aireaz gozatzeko aukera paregabearekin.

Parte hartzea doakoa eta irekia da, eta guztiak daude gonbidatuta. Ibiltzeaz gain, tartean kirola, dantza, kantu saioak eta bisita gidatuak ere eskaintzen ditu udan Banaiz Bagara elkarteak.

Abuztuaren 17an herri talde guztien arteko udako festa irekia emango dio amaiera udako programari. Jarduera guztietara haur eta gurasoak edo aitona-amonak gonbidatuta daude elkarrekin parte hartzera.

UDAKO PROGRAMAREN HASIERA: ekainaren 30an (astero, abuztuaren 17a arte)

HERRIA ABIAPUNTUA EGUNA ETA ORDUA
Andoain Jubilatuen egoitza ostiralero, 15:30ean
Villabona Gaztelekua astelehenero, 19:45ean
Hernani Biteri Kultur Etxea larunbatero, 10:30ean
Lasarte-Oria Jalgi taberna ostegunero, 15:30ean
Urnieta Lekaio Kultur Etxea

astelehenero 9:15ean

ostegunero 9:30ean

Tolosa Kultur Etxea-Triangulo asteazkenero, 19:30ean
Errenteria "Lau Haizetara" lokala/Topo astelehenero, 15:30ean
Alegia Kultur Etxea ostiralero, 17:30ean

 

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil