Usurbil
Aurtengo Mintza Eguna ekainaren 3an Derion
2017/05/11 - Iruzkinak: 0
Mintza Egunak Nafarroatik Bizkaira egin du salto aurten eta Atarrabiari Deriok hartu dio lekukoa. Jadanik ari dira saltsan Txorierriko Berbalaguna eta Totoan, bertoko euskara elkarteen federazioa.
Ekainaren 3an Derio izango da Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagunon Topagune. Lagunartean euskaraz hitz egin eta ondo pasatzeko sekulako plana ari dira prestatzen: Hamaiketakoa, triki-dantza poteoa, bisita gidatua, kalejira, bazkaria… Xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, egitaraua hemen.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.