Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Usurbil

[Audioa] Zer ikusi hura ikasi. Etxeak du giltza

2019/06/03 - Iruzkinak: 0

Etxean, etxekoen artean, euskaraz egiteak, etxean euskaraz bizitzeak, eragin nabarmena du etxe horretako kideen euskararako joerarekin.

Hainbat azterlanek frogatu duten moduan, euskaraz bizi den etxean hezten diren neska-mutilek, euskarazko jario aberatsagoa izateaz gain, euskararekiko atxikimendu handiagoa dute eta baita etxetik kanpo euskara erabiltzeko joera ere.

Buruntzaldeko Udalek urte mordoxka daramate etxeko hizkuntza euskara izan dadin programak sustazen, ikastetxeekin eta herriko beste eragile askorekin elkarlanean.

Helburu berarekin, eta Gipuzkoako beste udal batzuekin elkarlanean, maiatzaren 20tik ekainaren 9ra bitartean irratietan kuina bat ari dira ematen herritarrak etxeko hizkuntzaren garrantzias sentsibilizatzeko.

Hemen entzun dezakezue irrati-tartea.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil