Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Usurbil

Astigarragako PARIS 2018 taldeak irabazi du Buruntzaldeako Euskararen Ginkanaren 1. edizioa

2017/12/07 - Iruzkinak: 0

Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo 12-16 urteko 31 taldek parte hartu dute Buruntzaldeako Euskararen Ginkanaren 1. edizioan.

Buruntzaldeako 6 herrietako 124 gazte aritu dira elkarrekin jolasean eta lehian, lau laguneko taldeak osatuta: Andoaingo 6 talde, Usurbilgo 9, Astigarragatik 2 talde, Hernanitik 5, Urnietatik 3 eta Lasarte-Oriako 6 talde izan dira.

Kutxa Ekogunearen Euskararen Ginkana, euskararekin eta euskaraz dibertitzeko taldekako lehiaketa da. Euskararen Ginkanan euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu dituzte Buruntzaldeako gazte lehiakideek. Mundu mailako begiradatik, eskualdeko begirada eta praktiketara egin dute salto.

Ekimen hau hainbat erakunderen elkarlanaren emaitza izan da: Kutxa Ekogunea, Buruntzaldeako Euskara Batzordeak, alegia, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte, Urnieta eta Usurbileko udalak (Gaztelekuak eta Euskara Zerbitzuak) eta Euskaltzaleen Topagunea. Antolatzaileek eskualdeko gazteek euskararekiko erakutsitako motibazioan eta ekintzaletasunean jarri dute azpimarra.

Abenduaren 1ean Orona Fundazioko Areto Nagusian ospatu den aurrez aurreko FINALAren aurkezlea Yago Mateo izan da. Euskararen Ginkanaren ONLINE faseko probetan puntu gehien eskuratu dituzten lau taldeak sailkatu dira final handirako. Lau talde finalistak ondorengoak izan dira: KAMILA (LASARTE-ORIA); TXOTX (ASTIGARRAGA); PARIS 2018 (ASTIGARRAGA); eta NEGU (USURBIL).

Aurtengo edizioko FINAL honetan, azken 4 probak aurrez- aurre burutu behar izan dituzte lau talde onenen artean PARIS 2018 taldea izan da Buruntzaldeako Euskararen Ginkanaren 1. Edizioko irabazlea. Astigarraga herrira joan da sari nagusia.

Guztira 1.500 € banatu dira saritan Finalean:

  • Talde irabazleak: 1.000 € ko saria jaso du Astigarragako PARIS 2018 taldeak Parisera joateko ikasbidaiarako.
  • Bigarren taldeak: 500 € ko saria jaso du Usurbilgo NEGU taldeak.
  • 3. eta 4. talde finalistak ere ez dira esku hutsik joan. Abenduaren 22an Hernaniko Biteri Kultur Etxean izango den Esne Beltzaren kontzerturako azken 8 sarrerak eskuratu dituzte lehiakideek.
 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil