Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Usurbil

6. Topa Eszenika irailaren 10etik 13ra

2014/09/10 - Iruzkinak: 0

Irailaren 10etik 13ra Topa Eszenikaren seigarren edizioa ospatuko dute Usurbilen, euskarazko antzerkiaren erakusleiho eta gogoeta gune.

Antzerki ekintzak antolatuta –Usurbilgo Udalak eta EHAZEK lagunduta ̶ antzerki sortzaileekin mahai-inguru bat eta hiru antzezlan eskainiko dituzte Sutegiko auditorioan. Sarrerak 3 eta 6 euro artean izango dira, antzezlanaren arabera eta egunean bertan salduko dituzte auditorioan.

Egitaraua

Irailak 10, asteazkena

18:30ean: Antzerki sortzaileak mahai ingurua Potxoenean, Topa Eszenikan parte hartuko duten antzezlanen sortzaileekin, antzezlanaren prozesua azaldu eta partekatzeko.

20:30ean: Satisfaktion (Khea Ziater)

Irailak 11, osteguna

20:30ean: Amets zirkoa salgai (Aldatzen-Laguntzen)

Irailak 12, ostirala

22:00tan: Hitzak (Hika Teatroa)

Irailak 13, larunbata

22:00tan: Etzi (Dar-Dar produkzioak)

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil