Urnieta
Hainbat ekitaldi izango dira eskualdean Euskararen Egunaren harira
2013/11/29 - Iruzkinak: 0
Hernanin adibidez, aste guztirako egitaraua osatu dute Euskararen EgunaK izenburupean.
Euskararen Egunaren harira hainbat ekitaldi izango dira eskualdean datozen egunotan. Hainbat herritan abenduaren 3rako antolatu dituzte ekitaldiak baina beste batzuetan aste guztian zehar izango dira ekimenak. Hernanin adibidez, Euskararen EgunaK izenburupean aste guztian zehar izango dira ekitaldiak.
Aste honen helburua euskararen kaleko erabilera indartzea da eta herritarrak jabearaztea aukera handiak daudela euskaraz bizitzeko eta ohitura aldaketak eginda aurreratu daitekeela.
Hona hemen herriz herriko egitarauak:
Hernani
- Azaroak 30, 12:30ean: irekiera ekitaldia Biterin.
- Azaroak 30, 16:00etan: Euskaraz bizi nahi dut lasterketa, Euskararen Kontseiluarekin elkarlanean. Urbieta kaletik abiatuta.
- Abenduak 1, 11:00etan: Tour linguistikoa. Plaza Berritik abiatuta.
- Abenduak 2, 3, 4 eta 5: ikastetxeetako ospakizunak, eta film laburrak ikusgai Biterin.
- Abenduak 5, 10:00etan eta 18:00etan: Mintzodromoa, Biteriko plazan.
- Abenduak 6, 13:00etan: kale antzerkia kaxkoan zehar.
Usurbil:
- Abenduak 3, 17:00etan: Ipuin kontaketa, Bertsol Haritza. Aginagako ludotekan.
- Abenduak 3, 19:00etan: Kantu-jira eta kantu afaria. Mikel Laboa plazan.
Astigarraga:
- Azaroak 30, 16:00etan: euskararen inguruko murala, Ludotekan.
- Abenduak 3, 15:30ean: Gure esku dago abestiaren flashmoba
- Abenduak 3, 16:00etan: txokolatada, eskolako patioan.
- Abenduak 3, 16:30ean: umeentzako marrazki eta jolasak, ikastolako patioan.
- Abenduak 5, 20:00etan: Euskararen espektakulua, kultur etxean.
Andoain:
-
Abenduak 3:
- 11:00-13:00 eta 16:30-19:00: euskarazko kantak eta euskararen aldeko mezuak, Goikoplazan eta Kale Nagusian.
- 11:00etan: alkateak adierazpen instituzionala irakurriko du eta alkateak eta zinegotziek euskararen inguruko zenbait informazio banatuko dute: hiztegitxoak, zerbitzuen gida…
- Abenduaren 2tik 8ra: Euskara Zerbitzuko Facebookean (Andoaindarra euskaraz) lehiaketa bat egongo da martxan. Saria: Ikus-Zirkus jaialdirako bi sarrera.
Lasarte-Oria:
- Abenduaren 3, 19:00etan: Euskara eta gazteak Lasarte-Orian III. 20 urteko bilakaera liburuaren aurkezpena, Manuel Lekuona kultur etxean.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.