Urnieta
Euskararen ginkana gazteentzat Buruntzaldean
2017/10/17 - Iruzkinak: 0
Bi sari potoko irabazteko aukera. Eman izena lehenbailehen!
Buruntzaldeko udalek lehiaketa bat antolatu dute eskualdeko 12-16 urteko gazteentzat.
Euskara eta lehiaketa uztartzea da helburua eta modu dibertigarrian hainbat eduki lantzea.
4-6 laguneko taldeek hartu dezakete parte lehiaketa digital honetan eta izena emateko epea urriaren 19an amaitzen da.
Astean behin proba bat zintzilikatuko da sarean eta astebeteko tartean burutu beharko da proba hori. Lau proba izango dra guztira, 4 astez, urriaren 23tik azaroaren 19ra.
Proba horietatik 4 finalista aterako dira eta horien artean abenduaren 1ean jokatuko dute finala. Bi saritu izango dira. Lehen saria irabazten duen taldeak 1.000 euro jasoko ditu, eta 2. sarituak, berriz, 500 euro. Orona-Ideo Galarretako eraikinean jokatuko da finala.
Informazio gehiago eta izen ematea hemen.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.