Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Urnieta

Euskararen eguna ospatuko dute Buruntzaldeko herrietan

2014/11/28 - Iruzkinak: 0

Euskararen eguna ospatu eta euskararen erabilera sustatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte Buruntzaldeko hainbat herritan.

Hala, Hernanin, Andoianen eta Astigarragan gustu guztietarako ekintzak egongo dira gaur hasi eta abendu osoan zehar.

Hernani Euskara ari du

Euskaraz busti nahi dute Hernani azaroaren 28tik abenduaren 3ra eta horretarako, erronka bat luzatu dute: abenduaren 2an, asteartea, euskararen eremu bihurtu nahi dute Hernaniko Kaxkoa, egunean zehar egiten ditugun erosketak, poteoa, elkarrizketak eta abar euskaraz egiteko erronka da. Erronkaz gain, hainbat ekintza antolatu dituzte Hernaniko kaleak euskaraz bustitzeko, hala nola, kale antzerkia, mintzodromoa, haur katea edo irakurraldiak hainbat tabernatan.

Egitaraua

Andoainen Euskara kalean

Azaroaren 28tik abenduaren 4ra euskara kalean bizi nahi dute Andoainen. Horretarako zinema emanaldiak, haur-kalejira eta kantu-kalejira, kantu afari internazionala eta Andoaingo jantzi denden pasarela bat antolatu dituzte asteburuan.

Abenduaren 3a, Euskararen Egunean, Udaleko langileek mosaiko bat osatuko dute eta euskarazko film laburrak emango dituzte.

Abenduaren 4an euskarazko pintxo-poteoa ere antolatu dute.

Egitaraua

Astigarragan abendu osoan euskaraz

Abenduaren 3an hasi eta 27a arteko ekintzak antolatu dituzte Astigarragan. Ikuskizunak, haurrentzako jolasak, bakarrizketa, antzezlanak, herri lasterketa… Denetarik Euskararen Eguna ospatzeko.

Egitaraua

 

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil