Urnieta
Erreportari Gaztea Saria lehiaketa jarri du martxan Andoaingo Udalak
2014/04/24 - Iruzkinak: 0
Lehiaketan hiru lan sarituko dituzte eta saritutako erreportajeak argitaratu egingo dira
Andoaingo eta inguruko herrietako gazteen artean komunikazio idatzia euskaraz, zuzen ez ezik txukun eta egoki egiteko gaitasuna eta kazetaritza zaletasuna bultzatzea da lehiaketa honen helburua. Hori dela eta, saria erabakitzeko kontuan izango dituzten irizpide nagusiak honako hauek izango dira: idazketaren egokitasuna, estiloa, datu bilketa eta zailtasuna.
Aduna, Andoain, Asteasu, Astigarraga, Amasa-Villabona, Hernani, Larraul, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil edo Zizurkilen bizi diren edo ikasten duten 18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete aipatutako lehiaketan. Erreportajearen gaiak aurretik aipatutako herriekin lotura eta gutxienez hiru orrialde edo 6.000 karaktereko luzera izan beharko du, lanak Andoaingo Udaleko euskara zerbitzuan aurkeztu beharko dira.
Erreportari Gaztea sariak hiru lan sarituko ditu. Lehenengoak 360 euro eta Xabier Laka eskultoreak egindako oroigarri bat jasoko du, bigarrenak 180 euro eta hirugarrenak berriz, 90 euro. Epaimahaia kazetaritzan adituak diren pertsonek osatuko dute.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.