Urnieta
Buruntzaldean 110 lagunek atera dute gidabaimena euskaraz 2018an zehar
2019/02/15 - Iruzkinak: 0
400 euroko bederatzi sari zozkatu dira gidabaimena euskaraz atera dutenen artean.
Buruntzaldeako Udaletako Euskara Departamentuek eskualdeko autoeskolekin elkarlanean gidabaimena euskaraz ateratzen duten herritarrak saritzen dituzte. 2010ean jarri zuten abian ekimena eta ordutik 904 lagunek atera dute gidabaimena euskaraz.
2018an 110 lagunek egin dute euskaraz atal teorikoko azterketa.
Euskararen alde egindako hautua eta ahalegina saritzeko asmoz bederatzi sari zozketatu dituzte, 400 euroko saria jaso du irabazle bakoitzak.
Hona hemen herriz herri sarituak:
- Andoain: Ainhoa Manterola Pavo eta Asier Balda ibañez
- Astigarraga: Lide Irurzun Etxezarraga
- Hernani: Aiora Nicolas Iriondo; Ane Sanz Miner eta Ainhoa Oskoz Iraola
- Lasarte-Oria: Eneko Ortiz Zinkunegi
- Urnieta: Xuban Peñagarikano Aizpurua
- Usurbil: Mikel Blazquez Tolosa
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.