Urnieta
Adi! Zure webgunea euskaratzeko diru-laguntzak
2015/02/16 - Iruzkinak: 0
Adi! Zure webgunea euskaratzeko, berritzeko edo eguneratzeko asmotan bazabiltza, zorioneko zaude!
Honakoaren bidez jakinarazi nahi dizugu IKTetan euskara sustatzeko, garatzeko eta normalizatzeko diru-laguntzetarako deialdia egin duela Eusko Jaurlaritzak, eta di-da-k behar duzun horretan laguntzeko prestakuntza eta prestutasuna biak dituela, bai eskabidea kudeatzeko bai webgunea sortzeko, euskaratzeko edo moldatzeko.
Diru-laguntza horiek honako egitasmo hauek hartzen dituzte:
1.- Euskarazko atari edo webguneak sortzea.
2.- Aurretik dauden webguneetan funtzionalitate berriak sortzea eta mugikorretarako egokitzea.
3.- Aurretik abian dauden euskarazko webguneak zerbitzu, funtzionalitate eta eduki berriz hornitzea eta mugikorretarako egokitzea.
4.- Softwarea euskaraz sortzea, eguneratzea edota euskara lokalizatzea.
Informazio gehiago beheko estekan aurkituko duzu, eta zalantzarik badaukazu, deitu lasai.
https://www.euskadi.eus/r47-bopvapps/eu/bopv2/datos/2015/02/1500549e.pdf
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.