Lasarte-Oria
Lasarte-Oriako Udalak bi Literatur Lehiaketa jarri ditu martxan
2014/04/28 - Iruzkinak: 0
Haur eta gazteei eta helduei zuzendutako bi lehiaketa ezberdin antolatu ditu Udalak
Udalerriko haur, gazte eta helduen literatur sorkuntza bultzatzeko eta sustatzeko asmoz, Lasarte-Oriako XXVII. Literatur Lehiaketa jarri du martxan Udalak. Parte hartzaileen adinaren arabera bi lehiaketa ezberdin antolatu dituzte, alde batetik haur eta gazteen lehiaketa eta beste alde batetik, helduei zuzendutako literatur lehiaketa. Lehenengoan hiru kategoria ezberdinetan banatuko dute parte hartzaileen adina eta egin beharreko lanak:
-
A kategorian 2005 urteaz geroztik jaiotakoek parte hartu ahal izango dute eta euskarazko nahiz gaztelaniazko ipuinak idatzi ahal izango dituzte, gutxienez orrialde bateko luzerarekin.
- B kategorian, 2002, 2003 eta 2004 urteetan jaiotakoek parte hartuko dute eta hauek ere euskarazko nahiz gaztelaniazko ipuinak idatzi beharko dituzte, baina gutxienez bi orrialdeko luzerarekin.
-
C kategorian, 1999, 2000 eta 2001 urteetan jaiotakoek parte hartu ahal izango dute eta euskarazko nahiz gaztelaniazko poesia edo ipuinak idatzi beharko dituzte. Ipuinak gutxienez hiru orrialdeko luzera izan beharko du eta poesiak berriz, gutxienez 60 bertso-lerro izan beharko ditu.
Helduei zuzendutako literatur lehiaketan berriz, poesia eta mikrokontakizunak idatzi beharko dituzte, euskaraz zein gaztelaniaz. Antolatzaileek mikrokontakizunen atalean bi kategoria bereizi dituzte:
-
A kategoria: 1984 eta 1998 bitartean jaiotakoentzat, gehienez 1.500 karaktereko kontakizunak osatu beharko dituzte.
- B kategoria: 1984 urtea baino lehen jaiotakoek ere 1.500 karaktereko kontakizunak idatzi beharko dituzte.
Lanak, Manuel Lekuona Kultur Etxeko bulegoan entregatu behar dira eta aurkezteko epea maiatzaren 30ean amaituko da. Sari banaketa berriz, azaroaren 22an izango da.
Hona hemen lehiaketaren oinarri eta sariei buruzko informazioa
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.