Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Lasarte-Oria

Kurdistango hizkuntza aktibista ordezkaritza Lasarte-Orian

2015/12/14 - Iruzkinak: 0

Pasa den astean Garabide elkartearen eskutik, Kurdistango hizkuntza aktibista ordezkaritza bat izan zen Lasarte-Orian

Bost laguneko taldea euskararen berreskurapen esperientzia ezagutzera etorri da Euskal Herrira eta esperientzia honetako bisiten artean, Lasarte-Oriako txangoa izan da.

Gaur goizean, Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Jon Antxordoki Euskara batzordeko lehendakariak eta Iñaki Arruti eta Aitor Unanue euskara zerbitzuko teknikariek egin diete harrera Udalean.

Jesus Zaballosek ongi etorria egin die euskaraz eta Jon Antxordokik ere kurdueraz egin ditu hitz batzuk. Jarraian Iñaki Arrutiren eskutik Udaleko euskara batzordearen lana ezagutu dute.

Ostean, Udal euskaltegira hurbildu dira bertan nola lan egiten den ikustera. Gainera ikasle batzuekin bildu dira eta bi taldeek bai kurduek, baita euskara ikasleek ere bestearen hizkuntzan oinarrizko hitz batzuk ikasteko aukera izan dute, kaixo edo zer moduz, esate baterako.

Herriko bisitari amaiera emateko, Ttakun kultur elkartean izan dira. Bertan Lasarte-Oriako Udalak elkartearekin batera lantzen dituen proiektuak ezagutu dituzte, batez ere, aisiako ekintzak eta Txintxarri aldizkaria.

Bidaide programa

Bidai hau Garabide elkarteak duen Bidaide programaren baitan dago kokatua. Honen bidez, hizkuntza gutxituak dituzten herrialdetako kideak etortzen dira euskararen berreskurapen esperientzia partekatzera. Hizkuntzaren eta kulturaren biziberritzeak jasangarritasuna, giza eskubideen defentsa eta ekitatearekin duen ikuspegia jorratzen da. Partekatzetik, haien ekimenak ezagutu eta modu eragilean euskalgintzaren esperientzia nazioartean zabaltzea ere du helburu.

Egun komunitate kurdua haien hizkuntza biziberritzeko egiten ari den lanak berebiziko garrantzia du beste hizkuntza minorizatuetarako eredu gisa eta baiezta daiteke normalizazio-prozesuak eragin eta proiekzio handia duela herrialdeetako eta inguruko gainontzeko komunitate gutxiagotuentzat. Horregatik Garabidek lehentasunezko eragin-esparrutzat du Ekialde Erdiko komunitate kurdua eta abenduaren 5etik 11era bitartean ordezkaritza bat ekarri du Euskal Herrira.

Iturria: Txintxarri

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil