Lasarte-Oria
Gidabaimena euskaraz
2016/05/30 - Iruzkinak: 0
Azken urteotan bezalaxe, Buruntzaldeko Udalek jarraitzen dute saritzen gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditzea
Animatu nahi dituzte herritarrak, esparru honetan ere, euskara erabil dezaten. Kopurua urtez urte gora doa, 2015ean 113 izan ziren Buruntzalde osoan eta aurten gehiago izatea espero dute.
Sariketan parte hartzeko hauexek dira baldintzak:
- Buruntzaldeko herriren batean erroldatuta egotea.
- Gidabaimenaren atal teorikoa gainditzea 2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitartean Buruntzaldeko autoeskolaren batean.
- Inprimakia beteta entregatzea egitasmo honekin lankidetzan diharduten autoeskoletan: Andoaingo Bengoetxea eta Mendi; Loiolako Otamendi, Hernaniko Hernani, Lagunak eta Otamendi; Lasarte-Oriako Lasarte eta Mugica eta Urnietako eta Usurbilgo Solozabal auto eskoletan
Parte hartzen dutenen artean zozketa egingo da 2017ko urtarrilean, eta 10 sari entregatuko dira: Andoainen 2, Astigarragan 1, Hernanin 3, Lasarte-Orian 2, Urnietan 1, eta Usurbilen 1. Sariek teorikoaren balioa izango dute, gehienez 400 euro.
Aurki egitasmoaren informazioa jasoko dute etxeetan 2016an 18 urte beteko dituzten gazteek, baina edozein herritarrek eskura dezake informazio hori Buruntzaldeko edozein autoeskolatan.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.