Lasarte-Oria
Datorren asteburuan Euskararen Maratoia ospatuko da Lasarte-Orian
2012/10/17 - Iruzkinak: 0
Bihotzetik plazara! da aurtengo leloa eta 40 orduko ekitaldi zerrenda zabala antolatu dute.
Urriaren 20an eta 21ean ospatuko da Euskararen Maratoia Lasarte-Orian. Aurtengo jaialdiaren leloa Bihotzetik plazara! da eta 40 orduko ekitaldi zerrenda zabala antolatu dute. Besteak beste, bertso saioak, herri bazkariak, kalejirak, kontzertuak, herri-kirolak eta magia ikuskizunak izango dira.
Aipatzekoa da herrian 2008ko urritik aurrera jaiotako haurrei harrera berezia egingo zaiela. Hitzordua igandean 17:00etan izango da. Udalak eskura dituen datuen arabera ia 700 haur dira azken lau urte hauetan jaiotakoak. Guztiak gonbidatuta daude euren lehen Maratoian parte hartu eta protagonista izatera.
Euskararen Maratoiaren zortzigarren edizioa da aurtengoa. Lau urtetik behin antolatzen den ekitaldia da eta herritar guztien parte-hartzea du helburu.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.