Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Hernani

XXVI. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

2014/03/12 - Iruzkinak: 0

Astearte honetan, martxoaren 11n, 10:30ean, Eusko Jaurlaritzak Donostiako Andia kalean duen egoitzan, XXVI Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren deialdia aurkezteko prentsaurrekoa burutu da.

Prentsaurreko horretan honakoek hartu dute parte:

  • Arantza Aguado (Andoaingo Udaleko euskara teknikaria eta Rikardo Arregi Sariaren epaimahaiaren idazkaria)
  • Ainara Rodriguez (Andoaingo Udaleko alkateordea eta Euskararako zinegotzia, eta Rikardo Arregi Sariaren epaimahaiburua)
  • Patxi Baztarrika (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea).

Ainara Rodriguezek eta Arantza Aguadok bertan azaldu bezala, dagoeneko mende laurdena gaindituta, Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren hogeita seigarren edizioaren atarian gaude, eta aurreko edizioetan bezalaxe, helburua du euskarazko kazetaritzan, edozein euskarritan -prentsa idatzian, irratian, telebistan, interneten-, 2013ko maiatzetik 2014ko maiatzera bitarte egin diren lan ugariren artean bikaintasunagatik eredugarri direnak nabarmentzea eta saritzea.

Andoaingo Udalak sortua da eta berak kudeatzen du, Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta babesarekin, aurten bi atal izango ditu Sariak:

  • XXVI Rikardo Arregi Kazetaritza Saria, 9.000 euroko saria.
  • Kazetari Berria Saria, 3.000 euroko saria.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea den Patxi Baztarrikak honako hau adierazi du bere agerraldian: “26 urte bete ditu Rikardo Arregi Sariak. Mende laurden pasatxo honetan berak irabazi du, bere merituei esker, euskarazko kazetaritzaren Sari Nazionala izatearen aitormena”.

“Eusko Jaurlaritzarentzat lehentasunezko ildoa da euskara komunikazioaren eta hedabideen munduan gero eta gehiago sendotzea, euskarazko informazio eta entretenimenduak gero eta kontsumitzaile gehiago izatea, euskarazko hedabideen jarduna babestea eta gaztelania nagusi duten hedabideetan ere euskararen presentzia areagotzea”, gehitu du sailburuordeak.

Bukatzeko, Patxi Baztarrikak esan du “euskarazko komunikazioak badauka abantaila bat: euskarazko kontsumitzaile potentzialak dira beste inor baino gehiago hazten ari direnak, etengabea izan delako euskaldun berrien hazkundea azken bizpahiru hamarkadotan. Kontsumitzaile erreal bihurtzea da erronka, eta denok asmatu beharko dugu, baina bereziki kazetaritzako profesionalek eta hedabideek asmatu beharko dute erronka hori gainditzen”.

Era berean, kazetaritza profesionalez osaturik dagoen Epaimahaiak (Allande Boutin, Idurre Eskisabel, Goio Arana eta Marijo Deogracias) erabaki dezake sari ekonomikorik ez duen Epaimahaiaren Sari Berezia ematea.

Ikus oinarriak

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil