Hernani
Udan ere euskara praktikatzeko aukera izango da Hernanin
2013/07/02 - Iruzkinak: 0
Aurtengoan euskarazko ibilaldiak izango dira nagusi eta norabide eta gai ezberdinak landuko dira berauetan.
Banaiz Bagara elkarteak, Hernaniko Udalaren laguntzarekin, urtero bezala, udan euskara praktikatzeko ekimenak antolatu ditu Hernanin. Aurtengoan, euskarazko ibilaldiak izango dira eta norabide eta gai ezberdinetakoak antolatuko ditu elkarteak.
Ibilaldi hauei esker, udan ere euskara praktikatzeko aukera eskaintzen da, hiztegi berria ezagutu eta lantzeko (natura, herria, hiria, historia…) eta batez ere, bertako jende euskaldun gehiago ezagutzeko, udako giroaz gozatzen den bitartean.
Parte hartzea doakoa eta irekia da, hau da, edonork har dezake parte: euskaraz zerbait dakitenek, urtean zehar euskara ikasi dutenek, mintzalagunek eta baita euskaldun zaharrek ere. Ibilaldiez gain, kirola, dantza, kantu saioak eta jolasak ere antolatuko dira udan zehar.
Hona hemen udako programaren nondik norakoak:
- Eguna: larunbata (ekainaren 29tik aurrera)
- Abiapuntua: 10:30ean AEK euskaltegi parean (Larramendi kalea, 11) eta 17:00etan Txema tabernan (Ispizua kalea, 21)
- Iraupena: ordubete
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.