Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Hernani

"Sortuko dira besteak" emanaldia larunbatean izango da Hernanin

2013/10/24 - Iruzkinak: 0

‘Sortuko dira besteak’ emanaldia eskainiko dute larunbatean, Kiroldegian, 21:30etan. Punta-puntako 6 euskal artistek egingo dute bat eta baita Iosune Marin hernaniarrak ere.

Sortuko dira besteak ekimen kolektiboa iaz sortu zen eta Euskal Herriko hainbat txokotan arrakasta izan ostean, Hernanira iritsiko da larunbatean. Eta ez du zerikusirik izango aurreko emanaldiekin. «Nobedadez eta sorpresaz betea izango da emanaldia, orain arte ikusi gabea. Plaza inportantea da Hernani eta ilusio haundiz prestatu dugu emanaldia», azaldu zuen atzo prentsaurrean, Joxe Angel Ar­belaitz antolatzaileak. Petti musikariak ere aldaketa ho­-riei egin zien aipamena.

Luis Intxauspe alkateak azpimarratu zuen, halako ekimen bat Hernanin antolatzearen garrantzia eta he­rritarrei animatzeko dei egin zien. Joxan Goikoetxea eta Iosune Marin hernaniarren parte hartzeak duen garran­tzia ere nabarmendu zuen.

Zubi generazionala eta ideologikoa

«Ez Dok Amairu taldearen aurreneko emanaldia Herna­nin izan zen 1966an. Errobi taldeak ere, emandako kon­tzertu gutxietako bat Herna­nin eman zuen 1979an. Be­launaldi bakoitzeko euskal musika esanguratsuenak beti izan du lekua Hernanin eta oraingoan ere hala izango da», azaldu zuen Goikoe­txeak, ekimeneko zuzendari artistikoak.

Ekimen honen bidez, zubi generazionala sortu dela ere nabarmendu zuen: «Ibilbide luzeko artistak ditugu bertan, Mixel Ducau, esaterako. Eta baita hasi berri den 20 urteko Iosune Marin kantautore hernaniarra ere».

Zubi ideologikoa ere sor­tu omen da: «Iosunez gain, Olatz eta Estitxuk ere parte hartuko dute, emakumeen papera na­barmenduz. Beraz, gure aldarrikapenek ere lekua izango dute emanaldian, hau da, egoera sozio-politikoak». Herri harresia ekimenarekin bat eginez, abesti bat ere izango dela aurreratu zuen Goikoetxeak.

Parte hartuko duten 7 artistak, honakoak: Alex Sardui, Mikel Urdangarin, Petti, Olatz Prat, Estitxu Pina­txo, Mixel Ducau eta Iosune Marin. Goikoetxea ere bertan izango da beste 5 musikarirekin.

Sarrerak, 15 euroan

Emanaldia Kiroldegiko fron­toi­an izango da 21:30etatik aurre­ra. Sarrerak salgai daude Oindi eta Aralar tabernetan, eta Biterin, 15 euroan. 650 la­gunentzat izango da lekua.

 

*Iturria: Hernaniko Kronika

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil