Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Hernani

Kultur ikastaroak Hernanin euskaraz 2013-2014 ikasturterako

2013/08/29 - Iruzkinak: 0

Helduei eta haurrei zuzendutako euskarazko kultur eskaintza zabala dago Hernanin. Gehienak ikasturte osokoak dira eta gutxi batzuk laburragoak.

Hernaniko Udalak 2013-2014 ikasturtera begira hainbat ikastaro eta tailer antolatu ditu. Haur eta gaztetxoentzako ikastaro guztiak euskaraz dira, eta helduentzako, berriz, %50 inguru dira euskaraz eskaintzen direnak. Ikastaroetan izena emateko epea irailaren 2tik 6ra izango da, Biteri Kultur Etxean. Ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira.

Euskarazko ikastaroetan izena emateko ez da nahitaezkoa euskaraz ondo jakitea, baina ulertu, behintzat, egin beharra dago, jarduna ez oztopatzeko. Eta Udalaren helburua da, euskara erabiltzeko eremuak eta espazioak zabaltzea Hernanin, besteak beste, euskaraz egiteko erraztasunik ez daukatenek aukera izan dezaten praktikatzeko.

Haur eta gaztetxoentzat antolatu diren ikastaroak antzerkia eta pintura-marrazketa dira. Bestalde, helduentzako antolatu den ikastaroen eskaintza zabalagoa da: argazkigintza digitala, dantza garaikidea, dantza latinoak, egur taila, pintura, taichi-chikung, yoga, zeramika, kosmetika naturala, patchwork, bisuteria eta senda belarrak.

Ikastaro luzeak

Ikastaro laburrak

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil