Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Hernani

Hizkuntza ohiturak aldatzeko urte osorako erronka Hernanin

2017/12/11 - Iruzkinak: 0

Urtarrilaren amaieran aurkeztuko dituzte euskarari eutsiko dioten lehenengo 100 hernaniarrak

Euskara Ari Du ekimenak erronka berria bota die hernaniarrei 2018ra begira. Urte osoan zehar luzatuko den desafioa izango da, eta parte-hartzaile bakoitzak hizkuntza ohituraren bat (batzuk) aldatzea izango da helburua. Erronka luze honek aurreko urteko 6 asteetako ekimenaren jarraipena izan nahi du . Herritarren bizitzan beste hizkuntz ohitura batzuk egonkortzea nahi dute, euskaraz egitea ohitura iraunkor bihurtzea, ez soilik kanpaina batera mugatzean den aldaketa izatea.

Urtarrilaren amaieran edo otsailaren hasieran aurkeztuko dituzte euskarari eutsiko dioten lehenengo 100 hernaniarrak. Hilero 100 hernaniar gehituko direla azaldu dute, eta horrela jarraituko dute 2018ko abendua amaitu arte.

Ekimen honekin euskararen erabileran beste pausu bat eman nahi du Hernanik, eta erronka amaitzear denean Euskal Herri osoan martxan jarriko den  365 egun ekimenarekin bat egingo du. 

Azkenik, hilero hilero 100 lagun gehitzeko ekitaldiak egingo direla ere aurreratu dute.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil