Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Hernani

Emakumeentzako Jabetze eskolak Hernanin

2013/09/25 - Iruzkinak: 0

Dagoeneko ikastaroetako izen-ematea zabalik da. Ikastaroez gain, hilaren 27an "Nemekitepá" emanaldia izango da Leokako garbitokian.

Hernaniko Emakumeentzako Jabetze Eskolak hainbat ikastaro antolatu ditu ikasturte berrirako. Eskola hau emakumeentzako hausnarketa, trebakuntza eta topaleku bihurtu nahi dute. Izen-emate epea irailaren 26tik urriaren 4ra izango da zabalik eta hala eskatzen dutenentzat haurtzaindegi zerbitzua izango da. Izen-ematea Udaleko Berdintasun Sailean egin behar da (943337017 edo maialen-a@hernani.net).

Antolatu dituzten ikastaroak honakoak dira: “Bertso-eskola feminista”, “Gorputza eta desira: tratu ona”, “Plazer ezkutua: gorputza eta tratu ona” eta “Bestelako historia da. Emakume idazleak eta nobela historikoa”. Bi ikastaro euskaraz izango dira eta beste bi gaztelaniaz.

Horrez gain, ikasturte berriari hasiera emateko, Berdintasun Kontseiluak eta Udaleko Berdintasun Sailak, Leokako garbitokian emanaldi berezi bat antolatu dute. Aurtengoan, Nemekitepá lanaren estreinaldiaz gozatzeko aukera izango da, Garbiñe Insausti kantari eta aktore hernaniarraren eta Iñaki Salvador piano-jotzailearen eskutik. Emanaldia irailaren 27an 22:00etan izango da Leokako labaderoan.

Ikusi ikastaroen eskuorria (PDF)

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil