Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Hernani

Buruntzaldeko udalek kultur agenda bateratua aurkeztu dute

2022/05/31 - Iruzkinak: 0

  • Alex Huitzik, Andoaingo Euskarako zinegotziak, Buruntzaldea Euskaraz webgunerako berritasuna aurkeztu du: euskarazko kultur ekintzen agenda bateratua.
  • Oxkar Santamariak, Usurbilgo Euskarako zinegotziak, saretu eta herrion arteko kultur kontsumoa sustatzeko aukera azpimarratu du.

Andoain, 2022ko maiatzaren 31a.

Euskarazko kultur eskaintza oparoa bateratu eta herritarren eskura jartzeko premia ikusirik, Buruntzaldeko udalek kultur agenda bateratua sortu dute Buruntzaldea Euskaraz webgunearen baitan. Buruntzaldeko Euskara Sailek sustatutako buruntzaldea.eus atariak hamarurtetik gora dauzka, eta eduki ugarirekin hornitu dute: euskalduntzea, eremu sozioekonomikorako baliabideak, familia transmisioa, denbora-pasak....

Beharrak zein diren ikusirik,orain beste bultzada bat diote, beraz. Xehetasunak gaur aurkeztu dituzte Alex Huitzi Andoaingo Euskarako Zinegotziak eta Oxkar Santamaria Usurbilgo Euskarako zinegotziak.

 

Kultur agenda bateratua, herriak saretzeko ardatz

Buruntzaldean euskarazko kultur ekintzen eskaintza zabala dago. Astero izaten da zer egin eta zer gozatua herri batean zein bestean. Kultur agenda bateratua hilero-hilero elikatuko dute eta herritarren eskura jarri, martxan jarriko diren komunikazio kanalen bitartez.

 

Kultur agenda bateratuaren berri izateko komunikazio kanal berriak

Dagoeneko Buruntzaldea Euskaraz-ek baditu Twitter eta Facebook kontuak. Komunikazio kanal berriei dagokienez, gaurko prentsaurrekoan hauen berri eman dute zinegotziek:

  • Telegram kanala(Buruntzaldeko kultur agenda)

  • Instagram kanala (@buruntzaldeaeuskaraz)

  • Hileroko buletin elektronikoa

 

Kanal berri hauetan harpidetzea erraza izan dadin, herrietan kartelak jarriko dituzte QR bidez nahi duenak ahalik eta modu erosoenean emandezan urratsa.

Herriko gazteengana heltzeko, Facebooken eta Twitterren egoteaz gain, Instagram sarean ere presente eta aktibo egongo dira. Areago, kontua sustatzeko helburuz, zozketa eta lehiaketak egingo dituztela iragarri du Oxkar Santamariak:“Harpidetzeak saria izango du. Hasteko, parte-hartzaile guztien artean 24 sarrera banatuko ditugu ekainaren 9an: batetik, ekainaren 12an Usurbilen izango den “Trapu zikinak” antzezlanerako SEI gonbidapen bikoitz, eta, bestetik, ekainaren 17an Basteron izango den “Neomak” taldearen kontzerturako SEI sarrera bikoitz”.

Kanal hauen bidez zabalduko den informazioak webgunean izango du isla.Hortaz, Buruntzaldeko sormena eta kultur ekoizpena ikusgarri egiteko kultur agenda webgunean ez ezik, Telegram kanalean, buletin elektronikoan eta sare sozialetan ere zabalduko dute.

Bide batez, webgunea berritzen ari direla iragarri du Alex Huitzik:“Gauzak ondo, uztailaren hasieran estreinatuko dugu estetika berria. Atariakpixkanaka pisu handiagoa hartzea da gure helburua, potentzial izugarria duelako eta herritarrentzako baliabide egoki eta interesgarri ugari daudelako bertan. Bien bitartean, kultur agenda bateratuak bere bidea egitea da gure nahia, eta herritarrentzako tresna baliagarria izatea”.

Prentsaurrekoari amaiera emateko Myliam Ulanga piano-jotzailea izan da gonbidatu berezia. Musika eskolako zuzendaria eta artista da, eta, kultur agendan jaso bezala, ekainaren 10ean kontzertua ematekoa da Basteron Easo Abesbatzarekin batera.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil