Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Hernani

Buruntzaldeako euskaltegiek matrikulazio kanpaina martxan dute

2013/09/12 - Iruzkinak: 0

Elebakarrik ez egotea, eta elebakar izateari utzi nahi dion orok behar besteko aukera izatea eskura. Erronka honen bueltan hasiko dute ikasturte berri hau ere, Buruntzaldeko euskaltegiek.

Atzo aurkeztu zuten sasoi berrirako matrikulazio kanpaina Andoainen, bailarako euskaltegietako eta udal ordezkariak bildu zituen ekitaldian. Haien artean zen, euskara hobetzeko lanetan diharduen Mikel Pernia andoaindarra. Prentsaurrekoan euskaltegian zergatik matrikulatu zen azaldu zuen. Bere bizitzako hainbat urte Bizkaia aldean eman ostean, sorterrira, Andoainera itzuli eta jabetu zen, hizkuntza bat ahotan ez hartzeak duen galeraz. 

Iaztik euskaltegian da hizkuntza hobetzen. Bere bigarren ikasturteari gustura, gogotsu ekitekoa da Mikel, gaur eguerdiko ekitaldian azaldu duenez. Helburu argia du, euskara maila hobetu nahi du, euskara gehiagotan erabili ahal izateko. Bere lekukotzarekin batera, prentsaurrekoan parte hartu duten euskaltegietako eta udal ordezkariek ere ildo beretik, animu, indar eta gogo guztia helarazi diete, euskara ez dakitenek ikasten hasi eta euskaltegietara matrikulatzera hurbildu daitezen. Irekia baitago, izen ematea.

Informazio osoa
Bide batez, Buruntzaldeako udalerrietan euskara ikasteko dagoen eskaintza guztiaren berri jasotzeko aukera dago hemen. Web orrialde honetan, "Euskara ikasi" izeneko atalean, norberak duen euskara maila ezagutzeko testak egin ditzake. Baita herriz herri dagoen ikastaro eskaintza kontsultatu ere; udalerrika, edota mailaren arabera, non ze ikastaro dagoen jakin daiteke. Eta ikastaro bakoitzean plazarik geratzen ote den ere. Udalerri bakoitzeko euskaltegiekin hartu emanetan nola jarri ere, datuok jasotzen dira bertan. Baita, euskara ikastera doanak zer nolako diru-laguntzak eska ditzakeen.

* Jatorrizko testua: Noaua

 

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil