Hernani
#Botaba egitasmoa martxan da
2017/11/13 - Iruzkinak: 0
Gazteak eta Labayru Fundazioak #Botaba egitasmoa jarri dute martxan. Egitasmo honen helburua berbakera kolokialeko euskal esamoldeak sare sozialen bidez zabaltzea da.
Instagram oinarri hartuta, hango eta hemengo gazteek euren egunerokoan (lagunartean, parrandan, kirolean, ikasketetan, txantxetan…) erabiltzen dituzten eta sortzen dituzten esamoldeak mundu birtualean zabaldu nahi dira.
Euskaraz esan daitekeena euskaraz esatea da ekimenaren helburua. Eta aldi berean, modu dibertigarrian euskal esamoldeei bultzada ematea. Ekimena azaroaren 8an hasi zen eta 29an amaituko da. Astero erronka berri bat abiaraziko da, eta gai zehatz bat proposatuko da. Parte hartzaileek, gai horri lotutako esamolde bat aukeratu eta gehienez 20 segunduko bideoa egin eta Instagramera igo beharko dute #botaba traola erabilita.
Atsegin dut gehien dituztenen artean epaimahai batek erabakiko du asteko bideo irabazlea. Sarien artean honakoak egongo dira: argazki-kamerak, diseinuzko egurrezko betaurrekoak eta taldean egiteko abentura askotariko esperientziak. Horrez gain, lehiaketara aurkeztutako bideo guztien artean epaimahaiak irabazle nagusia izendatuko du amaierako sari nagusirako: lau lagunentzako bidaia Europako hiriburu batera.
Dida irrati-saioan asteko jarraipena egingo diote lehiaketari eta Facebook eta Twitterren ere jarraipena egingo dute.
Egitasmoaren inguruko informazio dena hemen.
Ikusi hemen Aritz Adurizek, Zuriñe Hidalgok eta Alex Sarduik erronkarako egin duten bideoa.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.