Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Hernani

Ainhoa Lasa teknikaria TELP ikastaroak ematen ari da Buruntzaldean

2013/05/13 - Iruzkinak: 0

Ainhoa Lasa, Emuneko langilea da eta Euskal Herrian barrena ibili da eta dabil TELP tailerrak ematen. Buruntzaldean, lanbide heziketako ikastetxeetan, hitzaldiak ematen dizkie gazteei lan mundura jauzi egitean euskaraz lan egiteko baliabideak “ikas” ditzaten. Horrez gain, Info7 irratian Gureaz Blai saioan egoten da asteartero euskara erabiliz eroso sentitzeko aholkuak ematen.

Zer da TELPa?

TELPa taldean egiten dugun tailer baten izena da; gure hizkuntza portaerari buruz hitz egiten dugu, bizi ditugun deserosotasunen gainean, eta bizipen horiek aldatu ahal izateko baliabide pertsonalak identifikatu, indartu, eta berriak geureganatzen saiatzen gara. Euskaraz nonahi eta noiznahi egin ahal izateko, gu indartzeko tailerra.

 

Gazteekin hausnarketa saioak ere egiten dituzu; zer da saio horietatik gehien estimatzen dutena?

Hizkuntzari buruz ditugun aurreiritzi batzuk apurtzea, gure hizkuntza portaeraz ohartzea, eta euskaraz bizi nahi ditugun hainbat une eta gune euskaraz bizitzeko oztoporik ez dugula konturatzea. Saio batzuetan inplikazioa izugarria izaten da, eta ezinak dituzten eremu horiek nola gainditu galdetzen dute, laguntza nori eskatu edo erantzun aproposa zein izan daitekeen jakin nahi izaten dute.

 

Lan-munduan euskaraz bizi nahi duenak aukerarik badu?

Ez beti eta ez erabat, baina urratsak eman daitezke eta laguntza eska daiteke. Gauza asko gure esku daude, baina hori jakin egin behar dugu. Gainera, ondo ari garela sentitzeko beharra izaten dugu eta errekonozimendu hori ez da beti iristen; horrelakoetan, askotan gaztelaniara pasatzen gara inolako beharrik gabe. Baina bai, orain bizi duguna baino lan-mundu euskaldunago bat izan dezakegu, ziur.

 

Erdaldunekin lan egin izan duzu?

Bai, bai, oso ekarpen politak egoten dira horrelakoetan, gainera; beraiek ere behar dute gaiari buruz hitz egiteko gune bat. Gure antzera, beraiek ere baliabide faltan ikusten dute askotan euren burua, eta nora jo eta zein portaerak lagunduko dien (eta digun euskaldunoi) argitzen saiatzen gara. Elkarbizitzarako errespetuzko zubiak bilatzen saiatzen gara.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil