Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Astigarraga

“Zelulitisa” esketxak irabazi du Motxian Eby lehiaketa

2016/12/19 - Iruzkinak: 0

Urnietako Zelulitisa esketxak jaso du Motxian Eby lehiaketako lehenengo saria.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta Buruntzaldeako Udal Euskara Zerbitzuak modu bateratuan antolatu dute aurten ere MotxianEby 2016 esketx lehiaketa eta bertan, DBH1, 2, 3 edo 4ko ikasleek hartu dute parte.

Larunbatean ospatu zen sari banaketa eta hainbat sari jaso zituzten Buruntzaldeko gaztetxoek. Lehenengo sari nagusia Urnietako Zelulitisa esketxak irabazi zuen eta bigarrena Urnietako Mastertxef lanak. Publikoaren sariari dagokionez, Andoaingo esketx saritua Mario Bros izan zen eta Astigarragakoa Euskara sustatzeko errezeta. Usurbildarrek lan bakarra aurkeztu zuten Gaztelekua Usurbil izenarekin eta saritua izan zen hau ere. Lasartekoen kasuan, bozka gehien jaso zituen esketxak bigarren sari nagusia jaso zuenez, bigarren bozkatuenak jaso zuen sari hau, Aldazank itxura esketxak, alegia. Eta azkenik, Urnietako Zelulitis lanak publikoaren saria jaso zuen baita ere, bertako gaztetxoek lan bakarra aurkeztu baitzuten lehiaketara.

Aurten guztira 44 esketx aurkeztu dira hirugarren urtez antolatu den Motxian Eby Esketx Lehiaketara. Esketxak ikusgai dituzue www.motxianeby.eus gunean.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil