Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Astigarraga

Pasa den astelehenetik eman daiteke izena udako ikastaroetan

2018/05/25 - Iruzkinak: 0

Astigarragako haur, gazte eta helduentzako saioetan izena emateko epea ireki du Kiroldegiak ekainaren 8ra arte. Han bertan eman ahal izango da izena: kiroldegia@astigarraga.eus edo 943 33 36 76 telefono zenbakian.

Udara iristear da, eta horre­kin batera, herritar asko ha­si da ordurako planak egi­ten. Horre­tarako, makina bat aukera eskaintzen ditu ur­tero Astiga­rragako kiroldegi­ak, baita aurten ere.

Ikastaro eta saioak, haur eta helduentzat
Haur, gazte nahiz helduek izango dute aukera kirolde­giko ekintzetan parte hartze­ko. Haur eta gazteentzat, de­nera zazpi ekintza desberdin antolatu dituzte: igeriketa, Jolas Txiki, Multikirola, Irris­taketa, Jump Fit, Zumba eta Ziklo Indoor, gazteentzat.

Ikastaro gehiago dira, or­dea, helduek praktikatu ahal izango dituztenak; de­nera, 14: Pila­tes, Aeropilates, Hi­po­­pre­siboak, Fit Pump, Zum­ba, Aero­bika, Jump Fit, Ziklo Indoor, Group Pole Circuit, Hiit, Bosu Xtreme, Gliding, Irristaketa eta aurtengo berrikuntza TRX.

Igerileku denboraldia ekainaren 13an hasiko da irailaren 16ra arte luzatuko da. 

Izenematea, kiroldegian aste­lehenetik aurrera
Izena eman nahi duenak, ki­roldegian bertan apuntatu ahal izango da astelehenetik ekainaren 8ra bitarte. Infor­ma­zio gehiago nahi duena­rentzat: kiroldegia­@­astiga­rraga­.eus emailean edo 943 33 36 76 telefonoan. 

Musika udalekuetan eta multikirolean ere astelehenean hasiko dira.

 

* Edukia Kronika.eus webguntik hartua da.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil