Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Astigarraga

Otsaileko matrikulazio epeak irekita Buruntzaldeko euskaltegietan

2021/02/04 - Iruzkinak: 0

2020-21 ikasturtean uste baino hobeto eutsi zaio matrikulazioari Buruntzaldeko euskaltegietan

Zortzi euskaltegik osatzen dute Buruntzaldeko sarea. Hernanik eta Lasarte-Oriak bina euskaltegi dituzte eta eskualdeko gainerako lau herriek euskaltegi bana.
Euskaltegietako arduradunek bazuten zalantza 2020-21 ikasturte hasieran matrikulazioan nolako eragina izango ote zuen izurriteak sortutako osasun egoerak. Kezka horrek bazuen funtsa, izan ere, 2020ko martxotik ekainera bitartean euskaltegietako aurrez aurreko jarduna etenda egon zen, eskolak on-line jarraitu bazituzten ere, eta 2020-21eko irail-urriko egoera ere ez zen hobea: izurritearen bigarren ouholdea bete-betean, geletako kopuruak murriztuta etab.
Eskualdeko euskaltegiek eman dikziguten datuen arabera, jaitsiera egon da, baina espero baino hobeto eutsi diote matrikulazioari, bai ikasle kopuruari dagokionez eta baita eskola-ordu kopuruari dagokionez ere.
Argazki bat egitearren, eskualdeko 6 herrietako zortzi euskaltegiak kontuan hartuta, 95 lagun gutxiago matrikulatu da urrian Buruntzaldean. Jaitsiera nagusiki aurrez aurreko taldeetan gertatu da, 137 lagun gutxiago daude aurrez aurreko taldeetan. Aldiz,  aurreko ikasturtean baino 47 lagun gehiago ari da on-line ikastaroa egiten. Eskola orduei dagokienean, berriz, 1.200 ordu gutxiago ematea aurreikusten da 2020-21 ikasturtean.
Herritik herrira eta euskaltegitik euskaltegira diferentziak badauden arren, orokorrean jaitsiera bat egon dela esan daiteke,  agian ez uste adinakoa, baina euskaltegien jardunean eragina izan duena.
Orain Otsailean matrikulazioa irekita dago Buruntzaldeko euskaltegietan, bai aurrez aurreko taldeetan aritzeko eta baita on-line ikasteko ere.

Eskatu informazioa. http://euskara.buruntzaldea.eus/euskara/euskara-ikasi/euskaltegiak/aurkibidea/euskaltegiak

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil