Astigarraga
Lekeitioko 37.Euskal Zine Bileran izena emateko epea zabaldu dute
2014/05/16 - Iruzkinak: 0
Euskara hutsez egiten den zine jaialdi bakarrean parte hartzeko, irailaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira ikus-entzunezko lanak
Azaroaren 23tik 29ra bitartean Lekeition egingo den 37. Euskal Zine Bileran ikus-entzunezko lanak aurkezteko epea zabaldu dute. Lanak irailaren 12ra arte aurkeztu ahalko direla jakinarazi dute antolatzaileek. Lehiaketan parte hartzeko zehaztasun guztiak biltzen dituzten oinarriak beraien web orrialdean jarri dituzte.
Gehienez ere 30 minutuko iraupena izan dezakete Euskal Zine Bileran aurkeztuko diren lanek. Film, gidoi, argazki eta ekoizpen onenak sarituko dituzte. Horretaz gain, gazteei zuzendutako sari berezia eta antzar morea, genero ikuspegia hobekien txertatzen duen lana sarituko duena, ere banatuko dituzte antolatzaileek.
Aipatutako lehiaketak orain arte bezala, bi kategoria izango ditu: profesionala eta amateurra eta lanak aurkezten dituztenek sailkatu beharko dituzte beraien lanak talde batean edo bestean. Lanak aurkezteko moduak ere aldatu egin dira aurten. Izan ere, filmak online aurkeztu beharko dituzte parte-hartzaileek.
Informazio gehiago: www.zinebilera.com
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.