Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Astigarraga

Inoizko parte hartze handiena 37. Euskal Zine Bileran

2014/11/17 - Iruzkinak: 0

Lehiaketaz gain, aurtengo edizioak Bileraren adiera indartuko du, azaroaren 29an euskal zinemagintzaren inguruko jardunaldiak eskainiz

Iaz, euskal zinearen jaialdiak marka guztiak apurtu bazituen, aurtengo partehartzeak harritu egin ditu antolatzaileak. 59 film aurkeztu dira 37. Euskal Zine Bilerara. Horietatik 48 aukeratu ditu hautespen batzordeak: 30 lan amateur eta 18 lan profesional.

Filmak Euskal Herriko lurralde osotik heldu dira. Profesionalen sailean 18 film aurkeztu dira. Gipuzkoatik 9 lan, Bizkaitik 6, Lapurditik 2 eta Baxenabarretik 1. Amateur sailean aldiz 30 lan aukeratu dira. Bizkaitik 18, Gipuzkoatik 8, Arabatik 3 eta Nafarroatik 1.

Euskara hutsez egiten den Euskal Zine Bilera bakarraren 37. edizioa da aurtengoa. Euskal zineak badu jada hitzordua: azaroaren 23tik 29ra bitartean, euskaraz filmatu denaren errepasoa egiteko aukera ederra da Bilera.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil