Astigarraga
Errenta aitorpenean ere EUTSI euskarari eta eraman sari bat
2017/04/12 - Iruzkinak: 0
Apirilaren 18an hasiko da 2016ko errenta aitorpena egiteko epea, eta ekainaren 26ra arte luzatuko da.
Era desberdinak daude errenta aitorpena egiteko, etxera iritsitako autolikidazioa onartuta, zerbitzu mekanizatura joanda edo Internetez eginda. Hiru modalidadeetan duzu euskaraz egiteko aukera.
Burutnzaldeko herrietan %17ak egiten du, batez beste, errenta aitorpena euskaraz. Ahalegin handirik gabe gehitu daiteke kopuru hori.
Zure poltsikoak ez du askorik antzemango, oraingoz ez baitu desgrabatzen euskaraz egiteak, baina errenta aitorpenean ere euskarari EUSTEAGATIK sari bat jaso dezakezu. Albiste hau partekatu eta zabaldu besterik ez duzu egin behar. Eta sari baten zozketan sartuko zaitugu.
Saria: bi lagunentzako otordua.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.