Astigarraga
Albisteak
2019an 124 lagunek atera dute karneta euskaraz Buruntzaldean
2020/02/19 - Iruzkinak: 0
2019an zehar gidabaimena euskaraz atera dutenen artean zozketa egin dute Buruntzaldeko Udalek. Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz prestatu eta gainditzen duten Buruntzaldeko herritarrak sarituak izateko aukera dute, eta teorikoan gastatu duten dirua berreskuratzekoa, 400 euroko topearekin. Hamar urte dira Buruntzaldeko udalek egitasmoa martxan jarri zutela.
Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria paperean eta interneten, haur eta gazteentzako ehunka produkturekin
2019/12/09 - Iruzkinak: 0
KATALOGOA.EUS web-orriak 10.000 produktu baino gehiagoren erreferentziak ditu dagoeneko
Euskara ikasteko aukera asko dago Buruntzaldeko sei herrietan
2019/09/09 - Iruzkinak: 0
Irekita dago 2019-2020 ikasturterako matrikulatzeko epea
Ia-ia doakoa eta kasu batzuetan erabat doakoa izan daiteke euskara ikastea Buruntzaldean
[Audioa] Zer ikusi hura ikasi. Etxeak du giltza
2019/06/03 - Iruzkinak: 0
Etxean, etxekoen artean, euskaraz egiteak, etxean euskaraz bizitzeak, eragin nabarmena du etxe horretako kideen euskararako joerarekin.
2018ko errenta aitorpena euskaraz
2019/04/17 - Iruzkinak: 0
Buruntzaldeko herrietan %17 inguruk egiten dute, batez beste beren errenta aitorpena euskaraz. Pixkanaka bada ere, gero eta gehiago gara Buruntzaldean aitorpena euskaraz egiten dugunak. Eta tarte handia dugu hobetzeko.
Buruntzaldea ere euskararen alde
2019/04/15 - Iruzkinak: 0
Ibilbideko azken egunetan igaro da 21. Korrika Buruntzaldeako herrietatik, apirilaren 12an eta 13an. Harrera beroa izan du herritarren artean euskararen aldeko ekimenak, eta milaka izan dira arratsaldean nahiz gaueko ordu txikietan korrikan parte hartu dutenak.
"Laburbira" euskarazko film laburren zirkuitoaren emanaldiak Buruntzaldean
2019/03/28 - Iruzkinak: 0
Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen du Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitoa. Aurtengoa XVI. edizioa izango da, eta Buruntzaldean bi emanaldi antolatu dira. Martxoaren 29an, Hernanin egingo da saioa.
Buruntzaldean 110 lagunek atera dute gidabaimena euskaraz 2018an zehar
2019/02/15 - Iruzkinak: 0
400 euroko bederatzi sari zozkatu dira gidabaimena euskaraz atera dutenen artean.
[Bideoa] Herritarrak Euskaraldiari buruz hizketan
2019/02/14 - Iruzkinak: 0
Euskararen Ginkana lehiaketaren baitan, Euskaraldiaren inguruko herritarren esperientziak bildu dituzte Urumeako Kronikan. Hemen ikus dezakezu bideoa. (Iturria: kronika.eus)
Martxan da txotx denboraldi berria
2019/01/30 - Iruzkinak: 0
Gartziategi Sagardotegian ireki zuen Olatz Arrieta kazetari astigartarrak aurtengo txotx denboraldia. Jende andana hartuko du Buruntzaldeak datozen asteotan eta bertako sagardotegiek aurten ere harrera ona izatea espero dute.