Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Astigarraga

2019ko Errenta aitorpena euskaraz

2020/05/14 - Iruzkinak: 0

Gipuzkoan 64.720 pertsona izan ziren 2019an 2018 ekitaldiko errenta aitorpena euskaraz egin zutenak. Buruntzaldeko sei herrietan, berriz, 6.256 lagun, errenta aitorpena egin behar zuten guztien artean %17 inguruk hautatu zuten Buruntzaldean euskaraz egitea aitorpena. Pixkanaka bada ere, gero eta gehiago gara Buruntzaldean aitorpena euskaraz egiten dugunak. Eta tarte handia dugu hobetzeko.

Euskaldun aktibo izateko beste modu bat duzu errenta aitorpen euskaraz egitea.

2020an, COVID-19k eragin duen egoera dela eta, 2019ko ekitaldiari buruzko errenta aitorpena egiteko epea uztailaren 29a bitartean luzatu da.

Ohiz, era desberdinak daude aitorpena egiteko: etxera iritsitako autolikidazioa onartuta, zerbitzu mekanizatura joanda edo Internetez eginda. Hiru modalitateetan duzu EUSKARAZ egiteko aukera. Orain arte itxita egon dira bulegoak, baina maiatzaren 12az geroztik posible da Mekanizaturako hitzordua hartzeko. Hauxe da telefonoa: 943113000. Uztailaren 7a bitartean eskatu dezakezu hitzordua.

Autolikidazioa onartzerakoan, aski duzu euskaraz onartu nahi duzula adieraztea. Internetez egiten baduzu ere sakatu euskaraz egiteko aukera.

Aukera ezazu Errenta Aitorpena EUSKARAZ egitea.

Informazio gehiago lotura honetan: http://euskara.buruntzaldea.eus/euskara/egitasmoak/errenta-aitorpena

 

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil