Egitasmoak
Motxian Eby esketx lehiaketa 2015
SMSak euskaraz idazteko dekalogoa
SMSez euskaraz idazteko dekalogoa
Hauek dira mezuak bidaltzerakoan aintzat hartu beharreko 10 arauak:
1.- Ez dago araurik. Hizkera berri honetan denak proposamenak dira. Baita liburu honetan agertzen direnak ere.
2.- Ulertzen den guztia balekoa da.
3.- Hizkera hau kolektiboa da. Denon artean asmatu eta eraiki behar dugu. Areago, mezuak euskaraz bidaltzen ditugun neurrian sortuko da.
4.- Ahalik eta pultsazio gutxien erabili.
5.- Bokal gehienak soberan daude. Gehienetan, kontsonanteen bidez uler genezake hitza (skrriksk = eskerrik asko).
6.- “H”a ez da ia erabiltzen, akronimoetan ez bada (HEHBS = “Hi ez hago burutik sano”).
7.- Zenbakiak eta zeinuak nola ahoskatzen diren, hala erabili (2ar = bihar).
8.- Batua eta euskalkiak, denak dira baliagarriak. Berba egin, hitz egin, elestatü edo mintzo zareten bezala idatzi. Eta zuena, besteenarekin aberastu (J2x).
9.- Maiuskulak hitzak nabarmentzeko erabiltzen dira (OIUK AI ZTE! = “Oihuka ari zarete”).
10.- Ongi pasa eta gutxi gastau!
`Zazpiak Batman´ kolektiboa